<492>
San Agustinek ere: Omne opus, leve fieri solet, cum eius praemium cogitatur, et spes praemii solatium est laboris (August. Ad Demetria Virg., c. 28, tom. 2). Den lanik handiena ttipitzen, eta kargarik pisuena ere arintzen du, hartarik heldu den irabazian pensatzeak. Pagamenduaren esperantza da trabailuaren konsolamendua. Si vis sustinere laborem, attende mercedem, dio San Agustinek (August. in Psalm. 38, tom. 8). Nahi baduzu iraun trabailuan, pensa ezazu pagamenduan eta irabazian. Den egitekorik gaitzenari ere, gogotik lotzen zatzaitza, ongi pagatua izanen zarela segur zarenean. Condimentum cibi ieiunium est. Quanto avidior appetentia, tanto esca iucundior, dio San Anbrosiok (Ambros. De Elia et ieiunio, c. 4). Janhariaren jakia barura da eta gosea. Zenbatenaz gosea handiago, hanbatenaz janharia gozoago. Nola gosea edo aphetitua baita janhari guztien saltsa eta jakia, hala da nekearen eta trabailuaren konsolagarria, zaphoragarria eta arintkarria pagamendua eta pagamenduaren esperantza. Hunen arauaz erraiten du errege Dabitek ere: Declinavi cor meum ad faciendas iustificationes tuas, propter retributionem (Psal. 118). “Deliberatu nuen zure manamenduen konplitzera, konplitzetik heldu zeitan probetxuagatik”. Nehork deus uste eztuen lekhuan, herabe du, oinak pisu du, baina irabaziak oinak arin.
319 Laborariak, fruituen esperantzan, gogotik iragaiten du bere lur-lanetako nekea. Merkatariak, irabazi ustez, egiten du itsasoz eta leihor