<504>
eta hartzen dute kanpoko azala.
Emaztetara emana den batek, eztu uste emaztekin segitu gabe nehor bizi ahal ditekeiela. Baldin erran badiazozu badela anhitz segitzen eztuenik, eztu sinhesten. Zeren ezpaita bera egoiten.
Jokari bati, arnegari bati, edale bati edo halako bertze jende thailuei, iduritzen zaie ezen bizio hetan dela plazer guztia; eta berthuteak, Jainkoaren zerbitzatzeak, manamenduen konplitzeak, eztuela batere atseginik, eta ez plazerik, penarik eta atsekaberik baizen. Baina enganatzen dira, eztakitenak bezala mintzo dira. Eztute egundaino frogatu, eztute egundaino Jainkoa zerbitzatu, eta gero erraiten dute gaitz dela Jainkoaren zerbitzatzea; dastatu eztuten bianda arbuiatzen dute, eztakiten gauza kondenatzen dute. Gaitz da itsuak koloren berri jakitea, gorri ala more den ezagutzea, hartan sentenzia emaitea. Saindu guztiek erran dute, eskiribuz ezarri dute, Jainkoaren uztarria plazent dela, haren lege saindua erraz dela; beraz, hek, nola berak frogatuak baitira, sinhetsiago behar dira, batere berririk jakin gabe bere plazerera mintzo direnak baino. Eztu egundaino nehork Jainkoaren lege saindua eskuztatu eta frogatu, non ezpaitu mila ontasun eta laudorio lege hartzaz erran eta kontatu.