Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/509
<507>
an bizitze eternala”. Ikhusazu nola mintzo den mundu hunetako pagamenduaz eta bertze mundukoaz; eta nola, bataz eta bertzeaz diferentzia eginik, erraiten duen, Jainkoaren zerbitzatzeagatik deus utzten duenari emanen zaikala, are mundu hunetan ere, utzten duenetik ehun gehiago, eta gero bertze munduan sekulako loria.
Beraz, hunelatan, badu Jainkoaren zerbitzatzeak, bertze mundukoaz gainera, mundu hunetan ere zenbait golardoa, zenbait pagamendu, atsegin eta plazer.
§ 2
327 Erranen du zenbaitek: Nolatan ahal dateke orainokoan erran duguna hala? Zeren eztugu ikhusten ezen Jainkoak bere zerbitzariei, presuna justuei, mundu hunetan horrela gauza handirik emaiten derauela, ez kargurik, ez ohorerik, ez aberatstasunik, eta ez munduko bertze gauzarik. Aitzitik, anhitzetan ere, hek dakuskigu direla probe, eritoki eta munduko arauaz onbehar. Nola aditzen da, beraz, emanen zaiela, are mundu hunetan ere, utzten dutenetik ehun gehiago? Ezta gaitz ihardesten. Aditzen da Jainkoak bere zerbitzariei halako donuak eta aberatstasun espiritualak emaiten derauztela bere baithan barrena, non hek baitira ehunetan ere