Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/532

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 341 Arimako eritasunetik sendatzeko erremedioa da kofesatzea. Untzia galduz gero, zer erremedio izanen du marinelak salbatzeko? Zur puska bati lotzea, thaula baten edo o...)(r)en berrikusketa, ordua: 07:10, 24 ekaina 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<530>

341 Arimako eritasunetik sendatzeko erremedioa da kofesatzea. Untzia galduz gero, zer erremedio izanen du marinelak salbatzeko? Zur puska bati lotzea, thaula baten edo ohol baten atrapatzea, eta harekin batean, hari datxekala, ieri kostaren irabaztea. Poenitentia est secunda post nauffragium tabula. Untzia galdu ondoan atrapatzen den thaula haren pare da, bekhatutan erori eta tormentatu denarentzat, kofesatzea. Si poenitentiam non egeritis, omnes simul peribitis, dio San Lukas ebanjelistak (Luc. 13)>. Baldin egiten ezpaduzue penitenzia, guztiok fin gaitz elkharrekin eginen duzue. Bada, penitenziaren partetarik bat da kofesatzea; beraz, ez fin gaitz egitekotz, behar da kofesatu.

Bekhatua da arimaren zauria eta handitsua. Eta handitsua irazten denean, eta kanporat lehertzen, esperantza da sendatuko dela. Baina barrenean gelditzen denean eta gogortzen, perilos da. Hala izanen da, bada, halaber, perilos, kofesatu gabe barrenean gelditzen eta gogortzen den bekhatua ere. Halatan galdegiten du, eta ihardesten ere bai, San Gregoriok: Quid est peccatorum confessio, nisi quaedam vulneris ruptio? Et confitendo peccata, quid facimus, nisi malum quod intus latebat aperimus? (Greg. Hom. de divite et Laza.). Zer da bekhatuen kofesatzea, zauriaren edo handitsuaren lehertzea baizen? Eta zer egiten dugu bekhatuaren kofesatzeaz, barrenean