Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/546

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: hek bere baithan hilak baitira, ezpaitira deusen merezient. Ordea, badirudi ezen Jainkoak, bere ontasunagatik, hetarik okhasino hartzeko duela, hala obra onetan dabilanari...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:34, 23 ekaina 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<544>

hek bere baithan hilak baitira, ezpaitira deusen merezient. Ordea, badirudi ezen Jainkoak, bere ontasunagatik, hetarik okhasino hartzeko duela, hala obra onetan dabilanari, bekhatore izanagatik ere, ongi egiteko, eskuaren emaiteko, eta bide onera heltzeko eskas zaikanaren konplitzeko. Zeren bekhatorea bera ere orduan hartara disposatzen eta enseiatzen baita.

Beraz, nola nahi den dela, bekhatutan egonagatik ere, egizu ongi, eztitzatzula hargatik zeure oblazinoak eta debozinoak utz. Zeren utzten eztitutzun denboran, aldez edo moldez, bethiere zerbait baliatuko zaizkitzu. Ez, ordea, kofesaturik egiten baitzinitu bezanbat. Eta, hala, hobe da bethiere ahalik eta gutiena bekhatutan egoitea, eta maiz kofesatzea.

Are gehiago, seigarren arrazoina. Behar da maiz kofesatu. Zeren urthean behin baizen kofesatzen eztenak, badirudi bortxaz egiten dela, eta halakoaren kofesatzeak deus guti balio duela.

350 Komunzki bekhatorea bekhatu egin berrian beldurrago, sentikorrago eta antsiatsuago da, handik urthe baten edo biaren buruan baino. Bekhatu bat egiten duzunean, albaliz oren berean behar zenduke kofesatu. Zeren baldin luzatzen baduzu, ahantzteko periletan jartzen zara, eta ahantztea ahantz