Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/70

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ''tuis'' (Daniel 4). “Eta benturaz halatan Jainkoak barkhatuko derauzkitzu zeure bekhatuak”. Hala, Ninive hiri handi hartako erregeak ere, enzun zuenean haserre zela h...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:30, 22 ekaina 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<70>

tuis (Daniel 4). “Eta benturaz halatan Jainkoak barkhatuko derauzkitzu zeure bekhatuak”. Hala, Ninive hiri handi hartako erregeak ere, enzun zuenean haserre zela haren eta harenen kontra Jainkoa, manatu zuen hiri guztia jar zedila debozinotan eta penitenziatan, guztiak barur zitezila, eta are abre mutuei ere, etzekiela eman jatera eta ez edatera, erraiten zuela: Quis scit si convertatur et ignoscat Deus, et revertatur a furore irae suae, et non peribimus? (Ionae 3). “Nork daki, mehatxatu bagaitu ere geure Jainkoak, eta erran badu ere haserre dela gure kontra, ea gure urrikimendua eta penitenzia ikhusirik, itzuliko denz bertze aldera, ematuko zaikanz bere kolera, eta utziko gaituenz gaztigatu gabe?”. Erran bailu bezala: “Arrazoinekin da gure Jainkoa gure kontra haserre, arrazoinekin mehatxatzen gaitu eta erraiten deraku gaztigatu nahi gaituela. Baina guztiarekin ere, debozinotan jar gaitezin, lehen gaixtatasunean bezala, orai ontasunean enplega gaitezin, eta benturaz halatan bihotza hautsiko zaika, urrikalduko gatzaitza, eta barkhatuko deraku”. Hala erran zioen untzi-maestruak ere, tormentatua zebilanean, Jonas profetari: Quid tu sopore deprimeris? Surge et invoca Deum tuum, si forte recogitet de nobis et non pereamus (Ionae 2). “Zer hariaz, gizona? Zerk aratza lo? Eztakusak ithotzera goazila? Haik hortik, jar adi