<56>
Jainkoak nahi badu, baldin bizi bagara, eginen dugu haur edo hura”. Hargatik erraiten du San Mateo ebanjelistak: Vigilate, itaque, quia nescitis diem neque horam (Math. 25). Zaudete prestik eta iratzarririk. Zeren eztakizue eguna eta ez orena, eta badio Spiritu Sainduak ere, anhitz galdu dela, bere buruari ethorkizunaz sobera prometatuz. Repromissio nequissima, multos perdidit (Eccles. 29).
Gure lehenbiziko aitaren bekhatua dela kausa, harengatik, haren kariaz, guztiok gaude preso, guztiok gaude mundu hunetako garzele hunetan, heriotzera kondenatuak.
37 Baina iragaitzaz bezala, gure heriotzera kondenaturik egoiteko pontu haur ukhi dezadan. Badirudi ezen gure lehenbiziko aitaren bekhatuagatik, ez hark berak, eta ez guk ere, ezkendukeiela hil behar. Zeren sagar bat edo halako bertze fruitu bat jan zuen. Bada sagar baten jateagatik, gizon baten, are bere ondoko guztiekin, heriotzera kondenatzea, badirudi justizia berriarena, soberania eta arrazoinaren kontra dela. Egia da, hala dirudi. Ordea, ezta hala, iduria du, eta ez izana. Aitzitik, sagar baten jateagatik, zeren hain gauza ttipian eta erraxean manua hautsi zuen, aldez hargatik zuen gaztigu gehiago merezi. Batzuek bere lazotasunez, zeren ezpaitira giristino finak, barur eguna mengoa gabe hautsten dute; batarekin eta