Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/54

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: bethi prometa, bethi gogo har; eta behin ere ez ethen, behin ere ez delibera, eta ez konpli; bethi nahi, bethi nagi, nahikunde hutsetan, desirkundetan, denbora guztia gal,...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:03, 22 ekaina 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<54>

bethi prometa, bethi gogo har; eta behin ere ez ethen, behin ere ez delibera, eta ez konpli; bethi nahi, bethi nagi, nahikunde hutsetan, desirkundetan, denbora guztia gal, eta hala gaudezila, heriotzeak atrapa, atzeman eta har.

35 Ikhusiko duzu jende handi batzuen etxetan, Herkules sendo famatu hura pintatua, makila borra bat edo mailu handi bat eskuan duela, baitirudi ezen hartzaz, etxean sartzen diren guztiei buruak hautsi behar derauztela. Ordea, nola Herkules hura harriz, zurez edo kobrez egina baita, edo pintura bat baizen ezpaita, geldi dago, kheinatzea egiten du, eta ez bertzerik. Hala dira, bada, gerotik gerora dabiltzanak ere: kheinatzen dira, eta eztute aurthikitzen; destatzen dira, eta eztute desarratzen. Erraiten dute: “eginen dut”, eta eztute behin ere egiten. Hala daudela, denbora guztia iragaiten zaie, eta berak ere iragaiten, finatzen eta akhatzen dira.