Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/583

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: barrenetik, suz inguratuak, sutuak, burdin goritua dagoen bezala. Eta guztiak elkharrekin eta su batetan. Ordea, benturaz dudatuko du zenbaitek, eta erranen ere bai: Nola...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:15, 22 ekaina 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<581>

barrenetik, suz inguratuak, sutuak, burdin goritua dagoen bezala. Eta guztiak elkharrekin eta su batetan.

Ordea, benturaz dudatuko du zenbaitek, eta erranen ere bai: Nolatan ahal dateke hori horrela? Nolatan ahal dauteke kondenatu guztiak elkharrekin, lekhu batetan eta su batetan? Zeren ifernuan daudenen artean bada diferentzia, batak baino bertzeak bekhatu gehiago du; arrazoin da, beraz, halaber, batak baino bertzeak pena ere gehiago duen. Secundum mensuram delicti erit et plagarum modus (Deut. 25). Hobenaren arauaz izanen da gaztigua ere. Quantum glorificavit se et in deliciis fuit, tantum date ei tormentum et luctum (Apoc. 28). Zenbat atsegin eta plazer hartu baitzuen, hanbat eta hainbertze desplazer eta atsekabe eman bekio. Beraz, hunelatan, eztira kondenatu guztiak su batetan berdin egonen. Zeren hala baleude, guztiek berdin eta orobat lukete pena eta gaztigu.

374 Bada, ordea, su batetan, guztiak berdin eta elkharrekin egonen dira. Ordea, hargatik, bekhatu gehiago duenak pena gehiago izanen du. Eta zergatik eta nola izanen duen pena gehiago, eman ahal ditezke bi arrazoin. Lehenbizikoa da San Tomasena, eta haren hitzak berak dira hauk: Ad tertium dicendum quod ignis ille est instrumentum divinae iustitiae punientis. Instrumentum autem non solum agit in virtute propria et per proprium modum, sed etiam in virtute principalis