Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/36

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eztela erregerik, bere erresuma hain ongi gobernatzen duenik, nola erleek, bere erregearekin batean, trabailatuz, gobernatzen baitute berea. 22 Bada, xinhaurriaren gob...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:58, 22 ekaina 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<36>

eztela erregerik, bere erresuma hain ongi gobernatzen duenik, nola erleek, bere erregearekin batean, trabailatuz, gobernatzen baitute berea.

22 Bada, xinhaurriaren gobernuaz, zuhurtziaz, trabailuaz, ethorkizuneko egiten duen probisioneaz, hornizoinaz, eta biltzen duen mantenuaz, nork zer erranen du? Nork eztu miretsiko, eta gogoeta eginen? Spiritu Sainduak berak igortzen gaitu aniamalia ttipitto hunengana, zer egin behar dugun ikhastera, erraiten duela: Vade ad formicam, o piger, et considera vias eius, et disce sapientiam, quae, cum non habeat ducem, nec praeceptorem, parat in aestate cibum sibi (Prover. 6). Zoaz, nagia, xinhaurriagana, eta konsidera itzatzu haren bideak eta bidexkak, joan-ethorriak eta itzulinguruak, nekeak eta trabailuak, eta ikhasiko duzu zuk ere nola behar duzun aitzinerat eta bethiere bizi, ibili eta gobernatu. Hark erakuslerik eta kidaririk gabe, berak bere buruz biltzen du udan, neguaren iragaiteko behar duen mantenua, bazka eta bihia. Eta bihi hura gordetzen du lurrean barrena, berak eginikako ganbaretan eta bihitegietan. Eta hain da zuhur eta goithatu, ezen kanpoan deus ezin izanez, bere bilduetara bildu behar duenean, lehenik hozitu behar duen burutik hasten baitzaika bihiari; zeren, bertzela, sor liteke bihi hura, buztan liteke, belhar bihur