<27>
hark horrela kilikatzen eta mintza arazitzen zaituztezate.” Eta halatan, aitzinerat kargatuago zituen, lana berretu zerauen. Eta hura guztia egiten zuen, baldin batere astirik bazuten, edo alfer bazeuden, handik zerbait kalte ethor zekion goganbeharrez eta beldurrez. 16 Pisistrato Atenasko tirano gaixto hark ikhusi zuenean plaza guztia jende alferrez bethea, eta hetarik anhitz malizia eta pensu gaixto sor zitekeiela, deitu zituen guztiak beregana. Eta aitzinerat alfer egoiteko desenkusarik etzutentzat, eman zerauen mando, zamari, idi, hazi, diru; finean, trabailatzeko behar zuten guztia. Eta gero igorri zituen lanera eta trabailura, iduriturik ezen halatan etzutela kalterik eginen, maliziarik pensatuko, eta ez herririk nahasiko [1].
Munduko berri dakitenek erran dute eta erraiten dute, on dela herrientzat eta erresumentzat, zenbait egiteko eta gerla bere herritik eta erresumatik kanpoan izaitea. Zeren nola batbedera bakearekin lohakartzen, ezansiatzen eta gorputzaren plazeretara emaiten baita, hala gerlekin, etsaiekin eta kontrastekin ernatzen, iratzartzen eta axolduritzen da.
Plutarkok egiten du liburu bat, etsaietarik atheratzen den probetxuaz, eta guztietako handiena eta prinzipalena dio dela, alferren
- ↑ (AElianus, lib. 5 Variis histor.)