<1195v>
Bide artati iramo badot
zure kalera gezirik,
ene laztana, oi utra dago
galanto enpleadurik.
Zure lekuan ederra nor dan,
zeur ezpazara, ez dakit:
zegaiti inor ederra dala
gurean ez da famarik.
Linda damea, ni neurau nago
galanto informadurik,
zure lekuan ez oi dala
ederrez konfradiarik.
Donzella eder juzgaetako
asko bear da gauzarik,
onestidade parebagea
fundamentutzat arturik.
Malpekado! Fruta au dago
lekuorretan galdurik;
limosneraok salzaen daue
lekuan beste frutarik.
Oninbatenaz egon gura dot
aldi onetan exilik,
zegaitiarren eztit emaiten
igitaiak lekurik.
—Bada nipere jarri badagit
sekula barriz koplarik,
poeta gazte, doña Elena
ez nax egongo exilik;
au nik onela esaterako
asko dot errazoarik.
Berorren serbitzaria nax ta
ez niri barriz burlarik.
Fin.
A24 Aide andiok bidaldu deustae…
Aide andiok bidaldu deustae
eskrebidurik kartea
ezkondu gura nindukeela.
Ene gogoko tristea!
Oi eta bardin onela bada,
andia jatort kaltea,
zegaiti bein ezkonduz kero
galdu dot libertadea.
Oneinbatenaz oi kenduko jat
amoraduen nonbrea;
eragotziko deraustae
damaok serbietea.
Akordaduko sekula ez jat
kalean paseatzea;
astirik barriz ez dot izango
zear ifinten gorrea.
Gabetan barriz ez jagot joko
laztanai biguelea,
ez geiago oneretxiai
bentanarean flautea.
Debekatuko oi deustae
ari egiten apea;
ez geiago ez jagot joko
kontereagaz atea.
Erraz daoke azkero geldi
oi ene errodelea;
arkaan barriz erraz dafinket
malla finezko kotea.
Oi eztot zerren azkero janzi
seda finozko kalzea,
ez geiago aren gañean
zapata kutxilladea.
Oi arrezkero nik ez dot zerren
estudiadu danzea,
ez geiago dekoro jakin
pabaneagaz bajea.