Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/77

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: '''A27 Mari Lopezko ederreza…''' A27a Mari Lopezko ederreza, arren zaoza exilik, oi eta baldin gura badozu ez difinzuen tatxarik. Oi aserratu deraustazu zeuro...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:50, 13 maiatza 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1201r>


A27 Mari Lopezko ederreza…

A27a

Mari Lopezko ederreza,

arren zaoza exilik,

oi eta baldin gura badozu

ez difinzuen tatxarik.

Oi aserratu deraustazu

zeurorrek ala gurarik;

badanik bere, irabaziko

ez dozu gona barririk.

Oita obato esango euen

egon bazina exilik;

oi bada bere, berba gureak

ez dizu emun lekurik.

Luzuriagan jaio zinean,

Langarikan zaoz kalterik;

oi gutxiago esaterako

nik ez dot pazenziarik.

Berbarik asko erraz dasaket,

zuk ala merezidurik;

zeure aoan dozu agiri

an ez dozuna kilzarik.

Oi zu ederra izan ez arren,

nik ez daukat bearrik;

oi onegaiti, ene laztana,

ze eukaikezu penarik.

Zerren zu balza izanagaiti,

asko da dama galantik;