Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/77
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: '''A27 Mari Lopezko ederreza…''' A27a Mari Lopezko ederreza, arren zaoza exilik, oi eta baldin gura badozu ez difinzuen tatxarik. Oi aserratu deraustazu zeuro...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:50, 13 maiatza 2020
Orri hau berrikusi gabe dago
<1201r>
A27 Mari Lopezko ederreza…
A27a
Mari Lopezko ederreza,
arren zaoza exilik,
oi eta baldin gura badozu
ez difinzuen tatxarik.
Oi aserratu deraustazu
zeurorrek ala gurarik;
badanik bere, irabaziko
ez dozu gona barririk.
Oita obato esango euen
egon bazina exilik;
oi bada bere, berba gureak
ez dizu emun lekurik.
Luzuriagan jaio zinean,
Langarikan zaoz kalterik;
oi gutxiago esaterako
nik ez dot pazenziarik.
Berbarik asko erraz dasaket,
zuk ala merezidurik;
zeure aoan dozu agiri
an ez dozuna kilzarik.
Oi zu ederra izan ez arren,
nik ez daukat bearrik;
oi onegaiti, ene laztana,
ze eukaikezu penarik.
Zerren zu balza izanagaiti,
asko da dama galantik;