Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/70

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: '''A25 Ditxabageau joan ninzan…''' Ditxabageau joan ninzan ezer baga eskuetan; etsaiorrez topa nindin gradaetan, legoala ballesta bat armaetan. —Traidorea, ze...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:43, 13 maiatza 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1197r>


A25 Ditxabageau joan ninzan…


Ditxabageau joan ninzan ezer baga eskuetan;

etsaiorrez topa nindin gradaetan,

legoala ballesta bat armaetan.

—Traidorea, zer da onela? Zer egin deuk jauregietan?—

—Eiz ona itxi dinat menaetan

Igo egin da asi adi mozietan;

ni banajoan salsearen aurkietan.—

—Ez al deustak bardin egia kontaetan.—

—Igo egin laster, eze eurk dakusken erietan.—

Igo neben bista baga begietan.

Neure jaunak baesadan: —Nora zatoz penaetan?—

—Ene jauna, zer diostazu? Zer daukazu bularretan?—

—Zagita bat eben daukat; azarri ez nax tiraetan.

Konfesorea bekardae lasterretan.⎯

—Ene jauna, jarri zatez sillaetan.

Nork egian kolpeori zure aragi ederretan?⎯

—Garzilasok, ene andrea, nengoala menaetan,

bigueleaz kanzio baten kantaetan.

Il banadi, nik deutsat parkaetan;

bizi banax, jakingo deut bengaetan.—

Au esan da il ekidan eskuetan.

Andra ditxabageau, barriz, sei ilekoaz maiaetan;

ene etsai traidorea pozik kalza-juponetan.

Tristea nengoan iru ileko egunetan,

atsekaba garratz asko oi nebela sufrietan,

sabelekoaz ez ninzala gozaetan.

Senar baga jarri ninzan belaunetan.

Amaeka ilabete neure jauna goza nezan.

Ala andrea ditxabaga sortu bazan neskaetan!

Zerren il ez ete ninzan jaio ninzan egunetan?

Seme batez erdi ninzan; digna ez ninzan gozaetan:

ilabete ez egian ama bereaen ugatzetan;

arrezkero ene semea eztakust neure begietan.

Ondo uste dot galdu zala itsasoaren ondarretan;

Garzilaso traidoreak agindu eben undaetan;