Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/68

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Ondasun oek galdu badagit, semea ditxabagea; erruki nauzu, neure aideak, zegaiti nax ni gaztea. Oi oraingaño ez nax ni eldu oi bada ogei urtean, oi eta, barriz,...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:41, 13 maiatza 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1196r>


Ondasun oek galdu badagit,

semea ditxabagea;

erruki nauzu, neure aideak,

zegaiti nax ni gaztea.

Oi oraingaño ez nax ni eldu

oi bada ogei urtean,

oi eta, barriz, andiegi da

ezkonduaren kargea;

bertati dakar gizonaenzat

ardurea ta plagea.

Enzuzu eta dirakatsudan

ezkonduaren dotea:

Ezkondu eta lenaengoa

ona dau ilabetea;

badanik bere, bertati dauko

kargutan aziendea.

Berandu ezin eta gox jagi,

iruli sarri oean,

pensamentua darabilela

leku askotan, fedea!

Pobrea bada, zegaiti eztau

zegaz sustendu onrea,

askotan estu oi bearko dau

errelleagaz goldea;

izerdi-orio franko bear dau

oi bere bular artean.

Maira datorrenean, barriz,

baba zigorrez saldea;

zazpi librako tremes andia

faisaetzat aldean;

ardao zuri San Martingoa

pitxerraz iturrirean.

Ume txipirik oi eta badau,

azaiketako lotsea;

aziaz kero ezkonketako

ozegi dago polsea.

Pobreonenzat oi gatxik asko,

aberatsonek doblea.

Mutil-neskatoz lenaengoa

bete bear dau etsea,

oi eta aen gobernatzeko

bear dau andi mañea.

Pausorik asko egin bear dau

sustentatzeko plazea;

kontu andia bear dau egin

ez erorteko arean.

Emazteori ona ezpadau,

etsean erriertea.

Alkar aditu ezpadagie,

ez dabil ondo etsea,

kapelaetan darabiltela

beti aragi errea;

aragionen jaaterako

atsekabazko salsea.

Abenietan badira bere,

ezta faltako kargea:

interesean beti darabil

gizonak borondatea.

Ama askoren seme askogaz

bear dau batu urtean;

ordu askotan oita bear dau

iregi bere polsea.

Semerik badeu esaten jago:

“Aita, egidak jakea”;

ari jakea egin orduko,

alabeorrek gonea.

Oi ainbat dakust lazeria ze

eraetan jat, fedea!

Oni aparta al dakiona,

ditxa onezko semea.