Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/25

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ezin pensadurik, arean da Doridok burua goratu ta ekusi eiano salbaje terrible bien figurea, zeinzuk zirudien sua aoetati ezarten euela; eta euren eskuetan ekarten arko b...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:11, 13 maiatza 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1153r>


ezin pensadurik, arean da Doridok burua goratu ta ekusi eiano salbaje terrible bien figurea, zeinzuk zirudien sua aoetati ezarten euela; eta euren eskuetan ekarten arko bana, fletxa zorrotzakaz armaturik; eta Doridok ekusi egian orduan, esan eutsan Silberori:

—Jagi zatez orrean laster, Silbero, zegaiti eben datoz salbaje andi bi ondo armaturik, guri biziok edetera.

Silberok enzun egian orduan Doridoen berbaak, utra espantadurik jagi zidin, eta artu euen nork bere armak. Bada bere, aek ondo begiratu orduko, salbaje biak arrebatadu zituen Sirena ta Silbia, zeinzuk utra laster ta erroitu andiaz eroan zituen florestati beera, Silberok eta Doridok remediorik emun al baga; zeinzuk geratu zitezen espantu eta tristeza andiaz, nork bere euen oneretxia galduagaiti, eta ezin pensadu euen nuen agintez edo nora salbaje aek eroan al eukeen; eta prometidu euen biak ez alkarri itxi jagiteko, arean da Sirena ta Silbia idoro artean.

Onetan egun bat eta gau bat irago euen, solamente negar baje beste gauzarik egite ez euela; zeinzuk, bigarren egunean, zerbait jan da loak artu zituan arbole fresko batzuen azpian, nun, lorik gozoenagaz eozen orduan, aditu euen kantaetaz etorrela odeietati figura eder bat, zeña ekusiak emun eusten bildur andi bat; eta uste euen ze Sirena eta Silbia eroan euenak letozela, aek bere eroatera. Bada bere, odeietati etorrenak berba egin eusten, manera onetan:

—Ez bildurrik zeuren biotzetan artu, arzai amoraduak, zegaiti ni ez nator zuei gatxik egiten, daukazun gatx orrendako remedio emaiten baxe, eta, ala, atenzio andiagaz aditu egidazu esan gura deutsudan berbaok. Zuek jakingo dozu eze araenegun ekusi zeben salbajeak direala Narbaez enkantadorearen mutilak, zeñak bere enkantamentu andiaz