Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/113

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: arpa eder bat esku bietan, figuraz eskulpidurik urregorrizko tablaetan; biboratxo bat bularretan, kollare legez janzirik. Apea nindin zaldirean; gutxi bat apartadu...)(r)en berrikusketa, ordua: 14:15, 13 maiatza 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1183r>


arpa eder bat esku bietan,

figuraz eskulpidurik

urregorrizko tablaetan;

biboratxo bat bularretan,

kollare legez janzirik.

Apea nindin zaldirean;

gutxi bat apartadurik

berba negion lurrerean,

neurau nengoan lekurean

reberenzia jaginik:

“Umilladurik egiten dot

errazoa dan gauzea:

oñ-eskuetan besatzen dot;

dakidan legez esaten dot,

donzella koronadea,

obedezidu dagidala

nik zure mandamentua;

errazoa da naturala

neure aoaz dasadala

itaundu jatan kasua”.

Jagi zan bere sillarean,

nik au esan da bertati;

artu ninduan eskurean,

bagioanzen arerean

floresta baten erditi.

Jarri ginean berbaetan

rosale baten parean;

asi ninzakan kontaetan

nola ninduen penaetan

gauza bik biotzerean: