<1200v>
[…]
bere makesa
atera dau zorrotzik,
ebagi deutso
belaarria baterik
lanternea
eskuan eroeanari.
Orduan Jaunak,
umildadez beterik,
agindu eutsan
ez lemala besterik,
modu onetan
oita berba jaginik:
—Sar ezak, Peru,
gabineteoi geldirik
bere lekuan.
Ze egik beste gauzarik.
Armaz inor il dagianak
armaz il bearko dik—.
Jandone Periak
ez egian besterik;
sartu egian
gabinetea exilik.
Juduak, barriz,
asko eukan negarrik,
zerren eutsan
belaarria ebagi.
Jaun Zerukoak,
umildadez beterik,
belaarria
efini deutso osorik.
Oek guztiok
ortuan iragarorik,
eroan euen
Kristo bera loturik.
Jerusalemen
sartu da arrastradurik.
Asko daroae
juduok alaridurik,
jaiten dauela
asko tronpeta garrazik,
euren biotzak
kontentamentuz beterik.
Traidoreak txu egiten
deutsae lotsabagerik,
bai geiago
ostean asko burlarik.