Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/11

Wikisource BIMtik
I.alegria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria Joanes Leizarraga __________ JESUS KRIST GURE JAUNAREN TESTAMENTU BERRIA Mat. XVII. Haur da ene Seme maitea, zeinetan neure a...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:44, 6 azaroa 2018
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria Joanes Leizarraga __________

JESUS KRIST GURE JAUNAREN TESTAMENTU BERRIA

Mat. XVII. Haur da ene Seme maitea, zeinetan neure atsegin ona hartzen baitut, huni beha zakizkiote.

Roxelan. Pierre Hautin, Inprimizale 1571

__________

Guzizko andre noble Joana Albrete Nafarroako Regina Bearnoko Andre gehién &c. denari, bere zerbitzari guzizko xipiak eta guzizko obedientak, Joanes Leizarraga Beraskoizkoak, Jesus Kristen graziá eta bakea desiratzen.

Andrea, zeren ni zure ezagun gabea bezala naizelarik, Testamentu berriaren heuskarazko translazione hunen zure Maiestateari dedikatzera ausartu izan naizen, merezi onez arintasunez akusa ahal neinde, baldin neure ausartgoa hunez zerbait exkusa bereren eman ezpaneza. Bada, niri haur eragin draudaten anhitz berze razoinen artean, izan dirade zure humanitate handi jende prestu guziéz laudatua, eta Jainkoazko zure zelo handia. Zure humanitateaz den bezenbatean, ene manerá halako bazen ere, non ezpaitzuen irudirik ere zure humanitatea sekulan enegana hel ahal leitela, guziagatik ere anhitz aldez hura baliatu izan zait, eta prinzipalki, zure maiestatearen plazera hala izanik gaje ordena lekidan, zure Bearnoko herrian entretenitu izan naizen bezenbatean; ezen halaz eman izan zait, ithoa