«Orrialde:Chourio 1760.djvu/120»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: soiñua enzuten dutenak, eta munduko habarrotsentzat zarratuak direnak. Berriz ere diot dohatsu beharriak, kanpotik heldu zaioten boza aditu nahi eztutenak; baiñan b...)
 
 
Edukia (transklusioa egiteko):Edukia (transklusioa egiteko):
8. lerroa: 8. lerroa:
 
      
 
      
 
Gaudezen erne, o ene arima, eta hertsatzigun gure sensuen atheak aditzeko zer erranen darokun gure Jainko jaunak, huna zer dioen zure guziz maiteak.
 
Gaudezen erne, o ene arima, eta hertsatzigun gure sensuen atheak aditzeko zer erranen darokun gure Jainko jaunak, huna zer dioen zure guziz maiteak.
 +
 
JESU-KRISTOK
 
JESU-KRISTOK
 
      
 
      

Hauxe da oraingo bertsioa, 15:30, 3 azaroa 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


soiñua enzuten dutenak, eta munduko habarrotsentzat zarratuak direnak.

Berriz ere diot dohatsu beharriak, kanpotik heldu zaioten boza aditu nahi eztutenak; baiñan bihotzari minzo zaion egia entzuten dutenak.

Dohatsu, bere barrenaren berri dakitenak, eta egun oroz debozionezko pratika sainduz gerotik gerora gehiago zeruko sekretuen ezagutzerat preparatzen direnak.

Dohatsu gizona, munduko traba guzietarik libraturik Jainko xoilla baithan gogoa duena.

Gaudezen erne, o ene arima, eta hertsatzigun gure sensuen atheak aditzeko zer erranen darokun gure Jainko jaunak, huna zer dioen zure guziz maiteak.

JESU-KRISTOK

2. Ni naiz zure salbamendua, zure bakea, eta zure bizia; zaude enekiñ, eta kausituko duzu egiazko sosegua.

Utzatzu gauza iragankorrak, eta jarraik zakizkote bethi iraun behar dutenei.

Zer dire denborak daramatzan gauzak, doidoia llilluramendu banoak.

Eta zertako tutzu kreaturak, kreatzailleak uzten bazaitu.