«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/193»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Orriaren edukiaren ordez, «» jarri da)
(Etiketa: Ordezkatuta)
 
Goiburua (noinclude):Goiburua (noinclude):
1. lerroa: 1. lerroa:
<194>
+
 
Edukia (transklusioa egiteko):Edukia (transklusioa egiteko):
1. lerroa: 1. lerroa:
promes guztiak konplitukoitut. Anarteraino ezta lekhurik, ezta zer mintzaturik".
 
  
Haur da presuna galduen kontua, eta hurran-hurran, hunen ondoko eta hurraneko kapituluan ageriko den bezala, fin gaitz egiteko seinale gerthua.
 
 
 
''Heriotzeko oreneraino bekhatutan egon gogo duenaz''
 
 
 
Kap. XV
 
 
 
131    Erraiten du Senekak: ''Moriantur ante te vitia'' (Senec. Ep. 27). Hil bitezi zu baino lehen zure faltak eta bekhatuak: hek lehenik, zu gero. Eztitzatzula heriotzeraino zeurekin eduki. Zeren hartaraz gero, periletan jar zindezke, zerori hilagatik, hek bizirik geldi litezin. Zahartzeraino bekhatutan dabilana, ezta peril gabe; zer izanen da, bada, are aitzinago, heriotzeko oreneraino, bethi barrenago sartzen dela, bethi hala dabilanaz eta ibili gogo duenaz?
 
 
Ez nuke erran nahi, zein peril handiak diren heriotzeko oren hartan. Zeren ezpaineraukaio nehori izitzeko eta esperantzaren galtzeko okhasinorik eman nahi. Ordea, ezin nagoke
 

Hauxe da oraingo bertsioa, 17:31, 8 uztaila 2020 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago