«Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/366»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: erran baitiezazue, egizue. 6 Eta ziraden han sei khuba harrizkorik ezarriak Juduén purifikazionearen araura, zadukatenik batbederak birá edo hirurná neurri. 7 Dioste...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 09:31, 8 otsaila 2019 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


erran baitiezazue, egizue.

6 Eta ziraden han sei khuba harrizkorik ezarriak Juduén purifikazionearen araura, zadukatenik batbederak birá edo hirurná neurri.

7 Dioste Jesusek: Betha itzazue khubák urez. Eta bethe zitzaten garairano.

8 Orduan dioste: Eraitsazue orain, eta ekharrozue mestedostalari. Eta ekhar ziezoten.

9 Eta dastatu zuenean mestedostalak ur mahatsarno egin izan zena (eta etzakian nondik zen, baina ura karreatu zuten zerbitzariék bazakiten), deitzen du sposoa mestedostalak,

10 eta diotsa: Gizon guziak lehenik mahatsarno ona ezarten dik, gero ungi edan dukeiten orduan, gaixtoena; baina hik begiratu ukhan duk mahatsarno ona oraindrano.

11 Signo hatse haur egin zezan Jesusek Kana Galileakoan, eta manifesta zezan bere gloriá, eta sinhets zezaten hura baithan haren diszipuluék.

12 Gero jauts zedin Kapernaumera, bera eta haren amá eta haren anaieak eta haren diszipuluak; eta egon zitezen han, ez anhitz egun.

13 Ezen hurbil zen Juduen Bazkoa. Igan zedin bada Jesus Jerusalemera.

14 Eta eriden zitzan tenplean idi eta ardi eta uso-kolunba salzaleak, eta kanbiadoreak jarririk zeudela.

15 Eta eginik azote bat khordatoz, guziak egotz zitzan tenpletik, eta ardiak eta idiak; eta kanbiadoren monedá isur zezan, eta mahainak itzul zitzan.