«Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/194»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 19 Borz ogiak hautsi nerauztenean borz milla gizonei zenbat saski zathiz beterik altxatu zentuzten? Diotsate: Hamabi. 20 Eta zazpiak laur milla gizonei hautsi nerauztenea...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 11:19, 7 otsaila 2019 data duena
19 Borz ogiak hautsi nerauztenean borz milla gizonei zenbat saski zathiz beterik altxatu zentuzten? Diotsate: Hamabi.
20 Eta zazpiak laur milla gizonei hautsi nerauztenean zenbat saski zathiz betherik altxatu zentuzten? Eta hek erran ziezoten: Zazpi.
21 Eta erran ziezén: Nola eztuzue aditzen?
22 Eta ethor zedin Bethsaidara, eta presenta ziezoten itsu bat, eta othoitz zegioten, hura hunki lezan.
23 Orduan itsuaren eskua harturik, eraman zezan burgutik kanpora; eta haren begietara thu eginik, eta eskuak haren gainean ezarririk, interroga zezan, deus balakusanez.
24 Eta hark begiak altxaturik erran zezan: Badiakuskiat gizonak, ezen ohartzen nitziaiek arboreak diruditela dabiltzala.
25 Gero berriz ezar zitzan eskuak haren begién gainean, eta berriz goiti beha erazi ziezón: eta senda zedin, eta ikhusten zituen urrundanik ere klaroki guziak.
26 Orduan Jesusek igor zezan hura bere etxerát, zioela: Ez adila burgura sar, eta nehori ezterroala burguan.
27 Eta Jesus eta haren diszipuluak handik ilkhirik ethor zitezen Filiperen Zesarea deitzen deneko burguetara. Eta bidean interroga zitzan bere diszipuluak, ziostela: Nor naizela ni dioite gizonék?
28 Eta hek ihardets zezaten: Joanes Baptista, eta berzék Elias, eta berzék Profetetarik bat.