«Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/267»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 44 Ezen arbore guzia fruktutik ezagutzen da. Ezen elhorrietarik eztute biltzen fikorik, ez eta saparretarik, mendematzen mahatsik. 45 Gizon onak bere bihotzeko thesau...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 14:23, 6 otsaila 2019 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


44 Ezen arbore guzia fruktutik ezagutzen da. Ezen elhorrietarik eztute biltzen fikorik, ez eta saparretarik, mendematzen mahatsik.

45 Gizon onak bere bihotzeko thesaur onetik idokiten du gauza ona, eta gizon gaixtoak bere bihotzeko thesaur gaixtotik idokiten du gauza gaixtoa, ezen bihotzeko abundanziatik haren ahoa minzo da.

46 Baina zergatik deitzen nauzue Jauna, Jauna, eta ez egiten nik erraiten ditudanak?

47 Enegana ethorten den guzia, eta ene hitzak enzuten eta hek egiten dituena, erakutsiren drauzuet nor irudi den.

48 Irudi du etxe bat edifikatzen duen gizona, zeinek aitzurtu eta barna ireki baitu, eta ezarri fundamenta arroka baten gainean; eta soberná ethorririk, flubioak erezarri ukhan drauka etxe hari, eta ezin higitu du, ezen arroka gainean fundatua zen.

49 Baina enzun ukhan dituenak, eta ez egin, irudi du fundament gabe bere etxea lur gainean edifikatu duen gizona, zeini erezarri baitrauka flubioak, eta bertan erori izan da, eta etxe haren desegitea handi izan da.


KAP. VII.


2 Zenteneraren zerbitzariaz, 9 eta fedeaz. 11 Alhargunaren semea resuszitatu. 16 Krist Profeta. 19 Joanesek Jesusgana igorten. 22 Paubrei Ebanjelioa zaie predikatzen. 23 Kristean skandalizaturen eztena dohatsu. 29 Jainkoaren justifikatzea. 32 Merkhatuko haur jarririk daudenez. 36 Kristek