Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/268

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Fariseuarekin jaten. 37 Emazte bekhatoresa. 41 Bi zordunak. 47 Onheriztea. 48 Bekhatuén barkhamendua. 50 Sinhestea.


1 Eta akabatu zituenean bere hitz guziak populuak zanzuela, sar zedin Kapernaumen.

2 Eta Zentener baten zerbitzaria eri izanez hiltzera zohian, zein baitzuen guziz maite.

3 Eta hark enzun zuenean Jesusez, igor zitzan harengana Juduén Anzianoak, othoiztez zaiola, ethorririk senda lezan haren zerbitzaria.

4 Eta hek ethorri ziradenean Jesusgana, othoitz zegioten afekzionatuki, zioitela, ezen digne zela nehork hura aithor liezón.

5 Ezen maite dik, zioiten, gure nazionea eta sinagoga bat hark edifikatu diraukuk.

6 Jesus bada joan zedin hekin. Baina ja etxetik urrun handi etzela, Zentenerak igor zitzan adiskideak harengana, ziotsala: Jauna, ez adila nekha, ezen ez nauk digne ene atharbe pean sar adin.

7 Halakotz neure burua ere eztiat digne estimatu hiregana ethorteko, baina errak hitza, eta sendaturen baita ene muthilla.

8 Ezen ni nauk berzeren meneko gizon, ditudalarik neure meneko jendarmesak, eta huni erraiten diarokat: oha, eta badihoak; eta berzeari: Athor, eta ethorten duk; eta neure zerbitzariari: Egik haur, eta egiten dik.

9 Eta gauza hauk enzunik Jesusek mirets zezan