«Orrialde:Haraneder 1770.djvu/41»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 3 Ihardetsi zaroen hark eta erran: «Zergatik zohazte zebonek Jainkoaren manuaren kontra, zuen tradizionea segitzeagatik? Ezen Jainkoak erran izan du eta manatu: 4 Ohora z...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 16:09, 6 maiatza 2022 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


3 Ihardetsi zaroen hark eta erran: «Zergatik zohazte zebonek Jainkoaren manuaren kontra, zuen tradizionea segitzeagatik? Ezen Jainkoak erran izan du eta manatu: 4 Ohora zatzitzu zure aita eta ama; eta oraiño: Bere aitari edo amari hitz gaixtoak erraten diotzana, izan dadillala heriotzez punitua. 5 Eta zuek aitzitik diozue: Nork ere erranen baidio bere aitari edo amari: Nik Jainkoari ofrendatzen diodan guzia zuen probetxuko diteke, 6 egon ahal daiteke haiña bere aita edo ama lagundu gabe. Eta manera hortan ezeztatzen duzue Jainkoaren manamendua, zaharrek utzirikako errana dela kausa. 7 Hipokritak, ala ungi pensatu izan baidu zuetaz Isaiasek erran izan duenean: 8 Populu hunek ezpainez ohoratzen nau; haukien bihotza ordean urrun da eneganik, 9 bada alferrik ohoratzen naute, gizonen doktrinak eta ordenuak irakazten dituztenean».

10 Eta deithurik bereganat populua, erran zaroen: «Adi zazue hau eta har zazue ungi. 11 Ez du ahoan sartzen denak lizuntzen gizona, baiñan ahotik ilkhiltzen «denak lohitzen du gizona». 12 Orduan hurbildu zitzaizkon bere dizipuluak eta erran zioten: «Badakizu farisauak hitz hori aditurik eskandalisatu direla?». 13 Baiñan hark ihardetsi zaroen eta erran: «Ene Aita zeruetakoak landatu ez duken landare guzia erroetarik atheratua izanen da. 14 Utzatzue horiek, itsuak dire eta itsuen gidariak; bada itsu batek gidatzen badu bertze bat, biak erortzen dire hosiñean».

15 Piarresek hitza harturik, erran izan zioen: «Explika diezaguzu parabola hori». 16 Jesusek ihardetsi zioen: «Oraiño zuek ere adimendu gabe zarete? 17 Ez duzue konprenitzen ahoan sartzen den guzia sabelerat dohala eta sekretetarat etxatzen dela? 18 Baiñan ahotik ilkhitzen direnak bihotzetik heldu dire eta hek lohitzen dute gizona. 19 Bihotzetik heldu dire ezen gogoeta gaixtoak, gizon hiltzeak, adulterioak, lohikeriak, ebaskoak, falso testimonioak,