«Orrialde:Chourio 1760.djvu/203»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: hurren behiñ-ere pensatzen nola xuxen ahal dezakegun gure barrena, eta itxek bilduak gure sensuak. 4. Helaz! Ez gare haiñ lauster gure barrenean sartzen, non ez gar...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 12:46, 12 azaroa 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


hurren behiñ-ere pensatzen nola xuxen ahal dezakegun gure barrena, eta itxek bilduak gure sensuak.

4. Helaz! Ez gare haiñ lauster gure barrenean sartzen, non ez garen berehala ilkhitzen, eta eztitugu behiñere behar bezaiñ hersiki gure obrak pisatzen.

Eztugu ikhusten zeiñ behera dabiltzan gure gutiziak, eta eztugu nigarrik egiten ikhusteaz ez garela lizuntasunik baizen.

Jainkoak egorri zuen uholde handia lurrerat, zeren haragi guziak lohitu baitzuen bere bidea.

Hala gure bihotzeko afekzioneak gaixtatuak direnean, eta gure arima bere indarrez gabetua edireten denean, baitezpada gure kanpoko akzioneek ere sentitu behar dute barreneko flakezia, eta korrupzione hura.

Ezen bizitze onaren fruitua bihotz garbitik sortzen da.

5. Galdetzen da maiz zer nihork egiten duen; baiñan guti kntutan hartzen da zer xedez hari den.

Galdegiten da gizon batez, ea balenta den, aberatsa, edo ungi eskribatzen, edo kantatzen duen, ea bere ofizioan fexoa den.

Orduan ea espirituzkoa, pobrea den, ea pairukorra, mansoa, barrenkoia den. Nihor ezta mintzo.