«Orrialde:Chourio 1760.djvu/192»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: bertze bati; lekhu bat hautatzen baduzu, eta uzten bertze bat zure aisiagatik, eta zure kontentamendu propialagatik; etzare behiñ ere izanen griña eta khexagune gabe, ze...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 12:32, 12 azaroa 2021 data duena
bertze bati; lekhu bat hautatzen baduzu, eta uzten bertze bat zure aisiagatik, eta zure kontentamendu propialagatik; etzare behiñ ere izanen griña eta khexagune gabe, zeren kausituko baituzu gauza guzietan eskasak, eta kontrestak lekhu guzietan.
3. Ezta beraz heldu bihotzeko bakea munduko gauzen izatetik, ez eta hek nonbre handian izatetik ere, baiñan hek arbuiatzetik, eta bihotzez uztetik.
Eta gauza hori erran behar da ez solamente aberastasunez, baiñan oraiño ohoreen, eta laudorioen gutiziaz ere, ezen iragaten da mundua, eta munduarekiñ gauza horiek guziak.
Lekhuaren saindutasuna guti baliatzen da espirituaren kharra eskas denean, eta kanpotik bilhatzen dugun bakeak guti iraunen du: ezpalin badu bere zimendua bihotzeko bakean.
Erran nahi da ezpazare enekiñ borthizki lothua, alda bezaitezke; baiñan hobe eziñ zaitezke.
Ezen lehenbiziko aldian kausituko tutzu zureganik hastandu nahi izan ditutzun gaitz guziak, eta menturaz, gehiago ere.
Othoitza bihotzeko garbitasuna Jainkoari galdetzeko
4. Ene Jainkoa borthitz nazazu espiritu sainduaren graziaz.