«Orrialde:Chourio 1760.djvu/180»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: diferenzia horren egitea, baiñan bai zuri Jauna, zeiñak markatu baituzu gizon bakhotxaren merezimenduen neurria. Hargatik, ene Jainkoa, fabore handi batentzat dagoz...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 12:35, 8 azaroa 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


diferenzia horren egitea, baiñan bai zuri Jauna, zeiñak markatu baituzu gizon bakhotxaren merezimenduen neurria.

Hargatik, ene Jainkoa, fabore handi batentzat dagozat ez izatea dohaiñ diztiantik gizonen laudorioak, eta ohoreak eneganat erakhar dezakenik.

Eta nork ere bere burua pobre, eta bilhuz baitakusa eztu hargatik behar tristatu, eta doloratu, aitzitik boztu behar du; zeren eta zuk, o ene Jainkoa, humillenak, eta munduaren arabera mezprezagarrienak hautatu baitituztu zure zerbitzaritzat, eta maitetzat.

Lekhuko dire zure apostoluak, zeiñak egiñ baititutzu mundu guziko prinze.

Bizi izatu dire munduan errenkura gabe.

Haiñ ziren humillak, haiñ malezia, eta enganio gabeak: non hekien boztario guzia baitzen afrunturik handienen zuregatik pairatzea, eta zer munduak higuintzen baitu, eta hura gogo onez besarkatzea.

5. Hargatik zu maite zaituenak, eta zure ungi egiñez behar den ezagutza duenak bere atsegiñik handiena behar du izan zure borondatearen egitea, eta desiratzea konpli daitezen haren baithan zure ordenu eternalak.

Hori behar da izan haren bozkario guzia; eta nahi behar du haiñ gogotik izan xumeena, nola bertze batek nahi bailuke izan