«Orrialde:Chourio 1760.djvu/167»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Zenbat lagozke gibelat, eta hagitz urrun zure exenplu ederrak ezpalituzte begien aitziñean. Eta hanbat mirakuillu, eta instrukzioneen ondoan ephel, eta nagi bag...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 12:15, 8 azaroa 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


Zenbat lagozke gibelat, eta hagitz urrun zure exenplu ederrak ezpalituzte begien aitziñean.

Eta hanbat mirakuillu, eta instrukzioneen ondoan ephel, eta nagi bagare; zer liteke bada argi diztiant haren laguntza ezpagindu zuri jarraikitzeko.


XIX. KAPITULUA


Nola behar tugun pairatu afruntuak, eta mezprezioak.


JESU-KRISTOK

1. Ene semea zer duzu errateko? Utz atzu errenkurak beiratu ondoan ene pasioneari, eta sainduen sofrikariei.

Eztuzu oraiño odolaren isurtzeraiño sofritu.

Zure pena guziak deus gutiak dire hañitz bertzen aldean, zeiñek pairatu baitituzte haiñ tentazione borthitzak, haiñ atsekabe gogorrak, haiñ frogantza husuak eta luzeak.

Zure gogoan erabil zatzu hekiñ sofrikari handiak, eta zure xumeak errexkiago pairatuko tutzu.

Eta xumeak iduritzen ezpazaizkitzu ikhusazu ea eztituen zure pairu eskasak handitzen.

Baiñan nahiz diren handiak, edo xumeak esaia zaite hekien eztiki pairatzerat.

   2. Zenbatenaz baizare sofritzerat emanago,