«Orrialde:Chourio 1760.djvu/166»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: denboraz garraia dezadan ene salbamendukotz bizitze flako, eta galkor hunen karga pisua. Ezen bizitze hau pisu eta penagarri delarik zure graziak egiten du merezidun,...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 12:14, 8 azaroa 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


denboraz garraia dezadan ene salbamendukotz bizitze flako, eta galkor hunen karga pisua.

Ezen bizitze hau pisu eta penagarri delarik zure graziak egiten du merezidun, eta zure sindu guzien exenpluak etsitzen tu, eta ohoragarri errendatzen mundu huntako sofrikariak.

Konsolazione gehiago ere dugu orai lege zaharrean baiño, zeiñetan zeruko athea hertsia baitzen, eta harako bidea gutiago ezagutua noiz eta ere haiñ gutik baitzuten artha bide haren bilhatzeko.

Orduan justu zirenak ere eziñ sar zitezken zeruko erresuman, zeren hango athea eziñ idek baitziteken zure pasioneko doloreez, eta zure heriotzearen merezimenduez baizen.

3. Zer esker eta ezagutza eztarotzut beraz zor niri, eta fidel guziei egiñ darokuzun graziaz zure erresuman sartzeko haiñ bide zuzena, eta segura erakutxi darokunaz geroz.

Ezen zure bizitzea gure bidea da, eta pazienziaren medioz goaz zureganat, zeiña baitzare gure khoroa, eta golardoa.

Zu zeroni ezpaziñe abiatu gure aitziñean, zuk ezpaziñaroku erakutxi bide hura nor sartuko zen sofrikarien bidean.