«Orrialde:Chourio 1760.djvu/111»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Ez dugu kausituko arimaren salbatzerik, ez bizitze eternalaren esparantzarik gurutzean baizen. Har zazu beraz zure gurutzea, eta zarraizko Jesusi, eta goanen zar...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 15:19, 3 azaroa 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


Ez dugu kausituko arimaren salbatzerik, ez bizitze eternalaren esparantzarik gurutzean baizen.

Har zazu beraz zure gurutzea, eta zarraizko Jesusi, eta goanen zare bizitze eternalerat.

Berak jasan du lehenik bere gurutzea, eta hill da hartan zuregatik; zuk ere jasan zazuntzat zurea, eta hartan hilltzera dezazuntzat.

Ezen harekin hilltzen bazare, harekiñ biziko zare, eta haren penetan partale bazare, izanen duzu halaber haren lorian parte.

3. Gauza dago beraz gurutzearen maitatzean, eta hartan hilltzean; ez da bertze biderik bizitze eternalerat, eta egiazko bakerat, lekhat gurutzearen eta mortifikazionearen bidea.

Zoaz noratnahi, billha zazu plazer duzun bezanbat; behatzen baduzu gorat, ez duzu kausituko bide altxatuagorik, behatzen baduzu beherat, ez duzu kausituko seguragorik gurutze sainduaren bidea baiño.

Dispersa zatzu eta arrima gauza guziak zure nahien, eta xedeen arabera; nahi baduzu eta ez, aurkituko duzu bethi zerbait pairatzeko; hala kausituko duzu bethiere gurutzea. Ezen edo izanen duzu gorphutzean oiñhaze, edo espirituan atsekabe.