Orrialde:Chourio 1760.djvu/110

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


XII. KAPITULUA


Gurutzea dela zeruko bidea.


1. Jesu-Kristoren hitz hauk dorphe zaizkote hañitzei: Ukho egiozu zure buruari, altxa zazu gurutzea, eta jarraiki zakizkit. Baiñan dorphe izanen da aho beretik aditzea azkeneko hitz hauk: Aparta zaitezte eneganik madarikatuak, eta zoazte sekulako surat.

Orai gurutzezko hitz hek gogotik aditzen dituztenak ez dire beldur izanen adi dezaten Jainkoaren jujamenduan kondenazionezko arasta ikharagarri hura.

Gurutzea agertuko da zeruan, Jesu-Kristo ethortzen denean gure jujatzera. Orduan gurutzearen zerbitzari guziak, bere bizian Jesus gurutzefikatuaren iduriko egiñ direnak seguratuki hurbilduko dire bere jujearenganat.

2. Zergatik zare bada beldur gurutzearen hartzerat, haren bidez goan behar denaz geroztik zerurat? Gurutzean kausituko duzu zure salbamendua, zure bizitzea, eta zure etsaien garaitzeko behar den guzia.

Gurutzea da grazien kanala, arimaren indarra, espirituaren bozkarioa; gurutzean da berthuteen khoroa, eta saindutasunaren perfekzionea.