«Orrialde:Chourio 1760.djvu/106»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Saindu Jainkoaren begietan handienak dire bere begietan xumeenak, zenbatenaz distiantago, hanbatenaz humillago. Ezen nola baitire zeruko egiaz eta loriaz betheak...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 15:14, 3 azaroa 2021 data duena
Saindu Jainkoaren begietan handienak dire bere begietan xumeenak, zenbatenaz distiantago, hanbatenaz humillago.
Ezen nola baitire zeruko egiaz eta loriaz betheak, ez dire kasu harri munduko ohore banoez: Jainkoa baitan finkatuak eta borthitstuak ez ditu higitzen orgilleriak; eta nola Jainkoari egortzen baitiotzate harenganik izatu dituzten on guziak, ez dute nahi batzuek bertzeenganik loriarik, eta ez dute desiratzen Jainkoaganik heldu dena baizen.
Hek gauza guzien gaiñetik desiratzen dutena da Jainkoa den laudatua bere baitan, eta bere sainduetan, eta hori da hekien akzione guzien xedea.
5. Duzun beraz ezagutza handi bat graziarik xumeenez, eta merezituko ditutzu handienak. Jainkoaganik heldu zaitzun dohaiñik xumeena estima zazu hañitz, eta gizonei txar iduritzen aiena den preziatu zure begietan.
Emaillearen handitasunak errendatzen badu balioz dohaiña, Jainkoaren dohaiñik eziñ daiteke txarrik edo xumerik; ezen guziz handi denak eziñ deus xumerik eman dezake.
Harenganik heldu zaizkigun gaztiguak eta zigorradak ere on behar zaizkigu, ezen deus ez zaizu gerthatzen non ez duen hark gure salbamenduagatik permetitzen.