«Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/10»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: arima gaixoa dabilela norat ahal dagien; hain biaje bortitzian konpainia faltatzen. 97 Orhituki igandian behar dugu pensatu zenbatetan egin dugun aste hartan bekhat...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 11:52, 27 abendua 2018 data duena
arima gaixoa dabilela norat ahal dagien;
hain biaje bortitzian konpainia faltatzen.
97 Orhituki igandian behar dugu pensatu
zenbatetan egin dugun aste hartan bekhatu;
orhit eta Jeinkoari barkhamendu eskatu,
atorra nola arim'ere aste oroz garbitu.
101 Bi pundutan diagozu gure gauza guzia:
hongi egin badazagu segur parabizuia,
bekhatutan hil dadina bertan kondenatuia.
Berze biderik ezin date; hobenari begira.
105 Ehon ere eztakusat hain laxo den artzainik,
otsoa khenzen eztuienik bere ardietarik;
gure arimaz kargu dugu Jangoikuak emanik,
nola gobernatzen dugun batbederak so begi;
kondu hersi behar dugu harzaz eman segurki
nori baitu bere odolaz karioki erosi;
hala zinets eztazana dauke enganaturik.
112 Kontenplatu behar dugu pasione sainduia
eta sendi bihotzian haren pena handia;
nola zagoen kurutzian oro zauriz bethia,
huin eskuiak itzaturik eta buluzkorria,
116 ohoineki urkaturik, nola gaizkigilia,
eta arhanzez koroaturik mundu ororen jabia;
haren gorputz prezioso eta delikatuia