«Orrialde:Maister 1757.djvu/320»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Pharka ezadazü orano, eta heizü nitzaz miserikordia, ene othoitzetan zützaz kanpo, besterik zerbait goguan düdan ordü oroz. Ezi egiareki aithortzen dit, barreiarzün...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 07:47, 19 uztaila 2021 data duena
Pharka ezadazü orano, eta heizü nitzaz miserikordia, ene othoitzetan zützaz kanpo, besterik zerbait goguan düdan ordü oroz.
Ezi egiareki aithortzen dit, barreiarzün handi bateki hetan üsatü nizala izatera.
Ezi hanitx aldiz, khorpitzez xüti, edo jarririk naguen lekhian enüzü; bena bai lehenago phensamentiek eramaiten naienian.
Ene phensamentia den lekhian nüzü, eta ardüra ene phensamentia maite düdan gaizan diagozü.
Natüralki edo kostümaz plazer egiten deitan gaiza, berhala ene goguala jiten düzü.
III 48, 6. Hartakoz zük, egia bera beitzira, agerriz erran ükhen düzü: Nun ere beita zure tresaura, han düzü zure bihotza.
Zelia maite badüt, gogo hunez zelüko gaizetan ene phensamentia etxekiten dit.
Mündia maite badüt, mündüko dohatsütarzünetzaz alageratzen nüzü, eta haren desfortünetzaz tristetzen.
Aragia maite badüt, aragiari so daudianak zitit bürian.