«Orrialde:Lopez 1782.djvu/429»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: pozoindatzen eta kontreka hartzen. Seindiek erraiten dizie orano obra bat bere beitan klarki gaisto eta kondenagarri denian, haren hala jujatzia estela bekatu, bena hobe...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 08:26, 16 uztaila 2021 data duena
<428>
pozoindatzen eta kontreka hartzen.
Seindiek erraiten dizie orano obra bat bere beitan klarki gaisto eta kondenagarri denian, haren hala jujatzia estela bekatu, bena hobe eta perfeitago dela, ahal bezanbat ordian ere bere aurhidiaren eskusatzia. Seint Bernatek ziozu: eskusa zazu intenzionia, ezpadezakezu eskusa obra; zure beithan har zazu jakin gabiak, uzte gabiak, lehen bulta ezin enpainxatu dienak erain derakola. Gure protsimua gure buriak bezala maite bagindu eta sogin bagindezako gihauren burier sogiten dugun bezala, idiren gindirozu haren ogen orotarik xahatzeko arrazoin frango. Estea egia gihauren burien dugun amoriuak bethi xerkaratziten deraugula mila eskusa eta arrazoin, gure flakezien diren beno thipiago erakasteko? Halaz, gihaur bezanbat maite bagindu gure protsimua, dudarik gabe haren falten eskusatzeko moien berez zerbitxa gintakezu. Falta, aldis, hain klarki gaistua bada, nun estaiteen neholare eskusa, Seint Bernatek ziozu: zu beithan uzte uken ezazu nunbait tentazionia net bortitz eta bekatuko okasionia anitz lanjerosa zela, eta erran ezazu zure goguan: halako tentazione batez atakathia izan banitz, eta Jinkoak permetitu balu Demoniuak haren tentatzeko uken dien botere bera ene kontre uken lien, zer etzeitan helduko?