«Orrialde:Lopez 1782.djvu/180»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: egin izan baitzirete? Helaz! Ala baitugu guti ezagutzen Jinkoak zer egin dien guretako, ezi untsa endelgatzen banu, o ene Jinkoa, gizon egin zirela eta kurutze bathian hil...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 09:02, 8 uztaila 2021 data duena
<179>
egin izan baitzirete? Helaz! Ala baitugu guti ezagutzen Jinkoak zer egin dien guretako, ezi untsa endelgatzen banu, o ene Jinkoa, gizon egin zirela eta kurutze bathian hil ene amorekatik, horren goguan hartzia azki lukezu ene bihotzaren osorik zuri emanarazitzeko eta zure amoriuan ene hurtarazitzeko, eta hori lukezu egiasko giristhiño batek uken behar lukeen ezagutza eta eskerra.
Seint Krisostomak ereflexione net prootxoz bat horri daukola egiten dizi eta ziozu, zerbitxari hun baten egitatia dela, Nausiak hari eta bester egiten dien graziez berari egiten deraskonez bezanbat esker ekarthia, eta hetzaz bera xoilki erremesthiatzera obligathia bailis bezala. Hola egiten zizin Joandene Paulek erraiten zienian: maithatu nien Salbazaliak enetako bere biziaren emaiterano; eta arrazoin handireki ziozu ber Seint Krisostomak Apostolia hola minzo zela eta batbederak hola ber erran dirogula, Jesu-Kristoren heriotzetik bakoitzak haren xoilki hil bailiz bezanbat prootxu idokiten dienaz geroz. Hala nola ekiak argitzen bainu, ni bezik besterik argitzen ezpailu bezanbat, eta ekiak niri emaiten dien argia bester emaiten dienak ezpaitu hertzen, bena orano zerbait maneraz emendatzen baitu, zeren hek argituz ene behar-ordian laguntzeko ahaletan