«Orrialde:Maister 1757.djvu/248»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Jakile dütüzü zure Apostoiak berak, zuñ mündü orotako gehien ezarri beitütüzü. Bizi izan dütüzü mündian, plañürik gabe, ümil eta sinple zirelarik, malezia...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 09:01, 7 uztaila 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


Jakile dütüzü zure Apostoiak berak, zuñ mündü orotako gehien ezarri beitütüzü.

Bizi izan dütüzü mündian, plañürik gabe, ümil eta sinple zirelarik, maleziarik, eta finaziarik batere gabe, gisa batez nun, zure izenetan goitzarren soferitziaz alageratzen beitziren, besarkatzen zütielarik gozo handireki mündiak hügien zütian gaizak.


III 22, 5. Deusek ere arren eztizü hañ alageratü behar zü maite zütiana, eta zure hunki eginen ezagütziala, nula zure boronthatiaren hartan konplitü izatiak, zure eternitateko plazer hunaren araur.

Hañbestetaradrano horrez kontent, eta konsolatü izan behar dü, nun, hañ gogo hunez txipienik izan nahi beita, nula beste batek handienik izatia desira beiliro.

Hañ kontent eta bakezko, lekhürik aphalenian, nula gorenian, eta hañbeste plazer hartü behar dü, aphür, eta mesperetxatü izatiaz, eta famarik ez ükheitiaz; nula bestek beitie mündian uhuratü, eta handitako igaraitiaz.

Ezi zure boronthatiak, eta zure uhuriaren amuriuak besten ororen