«Orrialde:Maister 1757.djvu/244»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: deus bestek eztitazü egiten, ez eginen plazerik, zük baizik, ene Jinkua, ene esperantxa, eta salbamentü eternala. Enüzü ixilik egonen, ez etare othoitzetik baratüre...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 08:57, 7 uztaila 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


deus bestek eztitazü egiten, ez eginen plazerik, zük baizik, ene Jinkua, ene esperantxa, eta salbamentü eternala.

Enüzü ixilik egonen, ez etare othoitzetik baratüren, zure grazia ützül dakidan, eta zü bihotzian mintza zakiztadan artio.

Haur nüzüla ni, haur nüzüla zure khantian, deithü naizülakoz zure nigarrek, eta zure arimaren desirak, zure ümilitatiak eta bihotzeko dolümenak ützül erazi, eta jin erazi nizie zureganat.


III 21, 6. Eta erran dizüt: deithü zütüt, Jauna, eta zützaz gogatzia desiratü dizüt, naguelarik prest zure amurekatik, beste gaiza ororen hürrün apartatzera.

Ezi zük lehenik iratzarri naizü, zihauren txerkha erazitzeko.

Zirela arren benedikatü, Jauna, zeren huntarzün haur, zure zerbütxariaren ükhen düzün, zure miserikordiaren, hanixtarzünaren araur.

Zer dü haboro, zure aitzinian, erraitekorik zure zerbütxariak, baizik ere han untsa ümilia dadin, bethi orhitzen delarik bere inikitatiaz eta ezdeustarzünaz.