«Orrialde:Maister 1757.djvu/113»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Ordian haboro balia dikezie obra saintiek, ezi ez hitz ederki erranek. Ordian bizitze hersia, eta penitenzia garratza maithagarriago dükezü, ezi ez lürreko plazerak or...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 08:03, 24 ekaina 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


Ordian haboro balia dikezie obra saintiek, ezi ez hitz ederki erranek.

Ordian bizitze hersia, eta penitenzia garratza maithagarriago dükezü, ezi ez lürreko plazerak oro.

Ikhas ezazü orai min txipien soferitzen, ordian handiaguetarik libratü izan ahal zitian.

Heben lehenik boroga ezazü, zer soferi dirozün gero. Ezin badirozü hañ min txipirik süstenga, nula soferitüren ahal dütüzü thormentü eternalak.

Hañ soferitze txipiak orai erreus erazitzen bazütü, zer eginen die ordian ifernüko phenek?

Ezin egiazki bi alagrantzia ükheiten ahal düzü, mündü huntan plazer hartzia, eta gero Jesü Kristeki errege izatia.


I 24, 7. Egün huntaradrano bethi uhuretan, eta plazeretan bizi izan balin bazina; zer profeitü hetarik idoki ziniro, instant huntan hiltzia hel balekizü.

Oro dira arren banitate, Jinkuaren maite ükheitia, eta haren zerbütxatzia salbü.

Ezi, zuñek ere Jinkua bere bihotz oroz maite beitü, harek eztü lotsarik ez phenen, ez azken jüjamentiaren, ez