«Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/246»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Bertzeen erranak enzunen dira, zuk erraiten duzunak ezta konturik izanen. Eskatuko dire bertzeak, eta emanen zaie, zu eskatuko zare, eta eztuzu deus ardietsiko....) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 09:40, 31 martxoa 2021 data duena
Bertzeen erranak enzunen dira, zuk erraiten duzunak ezta konturik izanen.
Eskatuko dire bertzeak, eta emanen zaie, zu eskatuko zare, eta eztuzu deus ardietsiko.
5. Bertzeak izanen dira handi gizonen ahotan, eta zutaz ezta hitzik erranen.
Bertzei hainitz enplegu eta egiteko fidatu zaie, eta zu etzare deusetara gai idurituko.
Hargatik batzutan naturaleza tristatuko da eta hainitz eginen duzu hitzik erran gabe pairatzen baduzu.
Jainkoaren serbitzari fidela frogatzen ohi da gauza hautan eta hauk bezalakoetan, ikusteagatik nola egin diozokeon bere buruari uko, eta nola bere borondatea hauts dezaken.
Nekez aurkituko da gauzarik zertan hanbat premia duzun zure buruari hiltzeko, nola baita zure nahiaren kontrako gauzak ikustea eta pairatzea: beregainki ordea mana zaitezinean arrazoin gabeko eta probetxu gutiagoko iduritzen zaitzun gauzarik egitera.
Eta zeren bertzeren eskuaren azpian jarriz geroztik ezin ausart baitzaitezke zure Nausiari buru egitera, hargatik iduri dagotzu gogor dela bertzeren borondateari jarraikitzea zure buruko sentimendua utzirik.