«Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/231»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 5. O zein gauza ona eta bakegarria den bertzeez ixil egoitea, guziak orobat ez zinestea, eta enzunak arinki ez kanporatzea, gutiri bere burua agertzea, zu bihotz jakile b...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 16:36, 23 martxoa 2021 data duena
5. O zein gauza ona eta bakegarria den bertzeez ixil egoitea, guziak orobat ez zinestea, eta enzunak arinki ez kanporatzea, gutiri bere burua agertzea, zu bihotz jakile bethi bilhatzea, eta huna horrako hitz haize guziez ez itzultea; baina bai desiratzea barreneko eta kanpoko guziak egin ditezila zure borondate onaren arauera.
Zein gauza gerthua eta segura den zeruko graziaren idukitzekotzat munduko itxurapenari ihes egitea, ez guthiziatzea kanpotik miragarri diruditen gauzez, baina debozionea berotzen, eta bizitzea oneratzen dutenei artha handiz jarraikitzea.
Zenbaiti kalte egin deraue bere bertute jakinak eta lasteregi laudatuak! Zenbati probetxu ekarri deraue bere grazia gorderik idukiak bizitze hauskor hunetan, zeintaz erraiten baita, guzia dela tentazione eta gerla! dela.