«Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/199»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Zer da emeagorik begi sinplea baino? eta zer da zilhegiagorik deus ere lurrean desiratzen eztuen bihotza baino. Behar dugu beraz iragan kreatura guzien gainetik,...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 12:49, 17 martxoa 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


Zer da emeagorik begi sinplea baino? eta zer da zilhegiagorik deus ere lurrean desiratzen eztuen bihotza baino.

Behar dugu beraz iragan kreatura guzien gainetik, eta gure burua osoki utzi, bai eta egon gogoz gainera eramanik, eta ikusi zuk guzien kreatzaille horrek eztuzula kreaturak bezalako den gauzarik.

Eta nor ere ezpaitago kreaturetarik libraturik, ezin jarriko da trebeki Jainkozko gauzetan.

Hargatik nihor guti edireiten da jarria denik zeruko gauzen konsideratzen, zeren gutik baitakite bere gogoa osoki apartatzen kreatura galkorretarik.

2. Halakotz grazia handia behar da arimaren goititzeko eta bera baino gorago eramaiteko.

Eta baldin gizonak ezpadaduka espiritua goititurik, libratua ezpada kreaturetarik, Jainkoari ezpadatxeko harekin bat eginik, zer ere baitaki, eta zer ere baitu ezta kontu handitako.

Nork ere estimatzen baitu badela gauza handirik, neurri eta fingabeko ontasunaz bakoitzaz landan, hura denbora luzez egonen da xume, eta lurrean behera etzana.