«Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/171»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: zu xoilki ederrena eta maitatzekoena, zu xoilki nobleena eta loriosena guzien gainetik. Zure baitan ontasun guziak batetan eta mukuruki dira, bethi izan eta izanen....)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 09:58, 17 martxoa 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


zu xoilki ederrena eta maitatzekoena, zu xoilki nobleena eta loriosena guzien gainetik.

Zure baitan ontasun guziak batetan eta mukuruki dira, bethi izan eta izanen.

Hargatik gutiegi da eta ez aski nihola ere zutaz lekora emaiten, zure izaiteaz erakusten, zure ontasunaz prometatzen derautazun guzia gutiegi da eta ez aski nihola ere, zu zeroni ikusten eta ene betherik gozatzen ezpazaitut.

Zeren ene bihotzak ezin egiazki pausa dezake, eta ezin ase diteke pausatzen ezpadu zure baitan eta iragaiten ezpada dohain eta kreatura guzien gainera.

3. Ene Jesus, ene espos guziz amolsua, maitatzaille guziz garbia, kreatura guzien Jauna, nork emanen derauzkit egiazko libertatearen hegalak zuregana hegaldatzeko, eta zure baitan pausatzeko?

O noiz osoki libraturik emanen zait leku eta esku neure buruarekin jarteko eta ikusteko zein gozo eta ezti zaren ene Jainkoa Jauna?

Noiz, o noiz, naizen guzia bilduko naiz zure baitara hala non eznadin orhoit neure buruaz zureganako amorioz bertutez podorez: baina zu xoilki buruan zadutzadan