«Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/72»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: agudoki bilha ibilli zen zer zen Jainkoaren gogarenik eta konplienik, zerbait obra onik hasteko eta konplitzeko. 3. Duzun esperanza Jainkoa baitan, dio Profetak, zaude lu...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 10:48, 12 martxoa 2021 data duena
agudoki bilha ibilli zen zer zen Jainkoaren gogarenik eta konplienik, zerbait obra onik hasteko eta konplitzeko.
3. Duzun esperanza Jainkoa baitan, dio Profetak, zaude lurrean eta gozaturen zare haren aberastasunez.
Gauza bat da hainitz gibelatzen dituena bertutean aitzinatzetik eta beroki oneratzetik, zein baita paxeluen beldurkundea, eta hekin kontra gudukatzeko trabaillua.
Hala baina bertze guziek baino bertutetan hagitz aitzinatzenago dute, zeinak gizon gizago enseiatzen baitira garaitzera zer ere gaitzenik eta kontrakoenik suertatzen baitzaie.
Ezen zertan ere gizonak bere burua benzutzen eta espirituan mortifikatzenago baitu, hartan probetxu geiago egiten du, eta grazia handiago merezi du.
4. Bainan eztute batak bezanbat bertzeak lan eta okasione bere baitan hiltzeko.
Badarik ere agudoki nor hobeki hari dena sendokiago aitzinaturen da, hainitz eskas-makur duelarik, bertze ongi kostumatua baina bertutetara epelagoa baino.
Bi gauza beregainki heltzen zaizkigu handiro oneratzen; bata eta gure buruari borxa eginik, naturalezak geienik bilhatzen dituen gauza gaixtoetarik apartatzea,