«Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/37»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 3. Nahi dugu bertzeak hersiki xuxen eta sensa ditezin, eta geurok eztugu nahi deusik erran dakigun erantzuterik egin dakigun. Bertzeen eskudanzia handia etzaiku eder,...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 09:13, 10 martxoa 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


3. Nahi dugu bertzeak hersiki xuxen eta sensa ditezin, eta geurok eztugu nahi deusik erran dakigun erantzuterik egin dakigun.

Bertzeen eskudanzia handia etzaiku eder, eta halarik ere nahi dugu eskatzen garen guzia eman dakigun.

Nahi dugu lege hersiak eman dakizten berzei, eta geurok eztugu nahi nihola ere lehen baino hersikiago ibilli.

Handik bada ageri da zein gutitan egiten dugun kontu gure lagunaz kontu gure buruaz bezala.

Guziak eskasgabeak balire, zer genduke gero bertzeenganik pairatzeko?

4. Orai bada Jainkoak hala ordenatu du ikas dezaguntzat batak bertzearen kargaren jasaiten:

Berdin ezta nihor eskasik gabe, nihor kargarik gabe, nihor bere buruarentzat askidun, nihor beretzat aski zuhur.

Behar da bada elkar jasan dezagun, eta konsola dezagun, elkarri hel gakizkon, elkarri irakats diozogun, eta batak bertzeari abisu eta konseillu demogun.

Zori gaitzean ageri da gizonaren bertutea hobekienik: zeren okasioneak ezpaitu