«Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/156»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Jaungoikoak gaitz guzietarik, pasatuetatik eta presentean diradenetatik eta etorzeko daudenetatik. Eta eman drazkioten gauza aiek guziak aren onrako eta zerbitzuko diraden...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 10:04, 23 otsaila 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<72v>

Jaungoikoak gaitz guzietarik, pasatuetatik eta presentean diradenetatik eta etorzeko daudenetatik. Eta eman drazkioten gauza aiek guziak aren onrako eta zerbitzuko diradenak eta beren onetan, eta berze proximo lagunendako, bizi diradenen eta purgatorioan dauden arimendako.

Alaber, meza enzuten duenak egin bear du kontu nola ala baita egia eze mezan ofrezitzen den sakrifizioa dela meza enzuten duenarena, alas eta Jaungoikoak ematen dionean bere merexitu zituen tesoro eta ondasun guzieki, zeren beretako etzituen bear. Eta, ala, Elizak kantatzen du guregatik jaio zela eta guretako, eta gure ondasuna eta probetxuagatik eman zitzaigula Jesu Kristo munduaren salbazallea. Bada, gauza ziertoa da ain dela gurea grazias ematen zaigun gauza nola guk geuren trabajus erdesten duguna. Ala, bada, meza enzuten duenak bear du bere baitan konsideratu eta pensatu “Jesu