Orri hau berrikusi gabe dago
<72r>
Laur gauza oek eramo bear dituzte kristio fielek mezan ofrezitzen den sakrifizioa ofratzen dutenean. Lenbizikoa, deseo andi bat Jaungoikoa agradatzeko gauza batean zeñes anbat kontentu errezebitu baitu nola mezan ofrezitzen den sakrifizioa ofrezitzeas, baita bere seme oneritziaren gorputza eta odola, zein geiago agradatzen baitzaio ezes berze gauza guziak.
Bigarren intenzioa eramo bear dena da Jaungoikoari graziak emateko berak eta berzek arenganik errezebitu dituzten ondasunengatik.
Irurgarren intenzioa eramo bear duena da, ofrezitzea mezan ofrezitzen den sakrifizioa bere eta berzen bekatuengatik, aren medios barka drazkioten.
Laugarren intenzioa da Jesu Kristoren medios eman drazoten Espiritu Sanduaren grazia eta libra ditzan